Gizartea -

sexu-erasoa

Igandean Barakaldon gertatutako sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

Emakume gazte batek jarri du salaketa. Ertzaintzak ez du gertatutakoaren inguruko xehetasun gehiagorik eman.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den igande goizaldean Barakaldon (Bizkaia) gertatutako sexu-eraso baten salaketa ikertzen ari da Ertzaintza, Segurtasun Saileko iturriek gaur, asteartea, jakitera eman dutenez.

Emakume gazte batek jarri du salaketa, aipatu iturrien arabera, eta ez dute gertatutakoaren inguruko xehetasun gehiagorik eman.

Oraingoz, Ertzaintzak ez du gertaera horrekin lotutako atxiloketarik egin, eta ikertzen jarraitzen du.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Barakaldo Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak