Gizartea -

Bilbo

Gizon bat zauritu dute Bilbon, labankadaz, bikotekidearekin eztabaidatzen ari zela

Goizaldeko 2:00ak aldera jazo da, Aste Nagusiko lehen gauean, San Nikolas plazan. Gizona Basurtuko ospitalean artatu dute, eta erasotzailea ez dute topatu.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat zauritu du Bilbon beste gizonezko batek, labankadaz, biktima bikotekidearekin kalean eztabaidatzen ari zela.

Udal-iturriek Europa Press agentziari jakitera eman diotenez, gertakaria igandeko 2:00ak aldera jazo da, San Nikolas plazan.

Bikote bat eztabaidatzen ari zen, eta, orduan, beste gizonezko bat gerturatu da eta labankada eman dio gizonari. Ondorioz, biktima zauritu da, eta Basurtuko ospitalean artatu behar izan dute.

Erasotzailea ez dute topatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Zer gertatzen ari da Bilbon? Delituak argazkiak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak