Gizartea -

Donostia

Gizon bat atxilotu dute Donostian beste bat jo eta trenbidera botatzeagatik

Gipuzkoar hiriburuko Iparraldeko Geltokian jazo da, larunbat honetan, 7:00ak aldera. Atxilotuak 29 urte ditu, eta, beste gizonezkoak, 24. Azken hori lagunek salbatu dute.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu du Donostian larunbat goizean, 24 urteko beste gizon bat jotzea eta, trena gerturatzen ari zela, trenbidera botatzea egotzita. Gertakaria gipuzkoar hiriburuko Iparraldeko Geltokian jazo da, 7:00ak aldera, eta erasoa jasan duen gaztea lagunek salbatu egin dute, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Ordu horretan, Ertzaintzak abisua jaso du; izan ere, geltokiko nasa batean borroka bat ari zen jazotzen, gazte batzuk tartean zeudela. Polizia-agenteak bertaratu dira, eta identifikatu dituzte gazteak. Esan dietenez, borrokan zehar, gazte batek beste bat kolpatu eta trenbideetara bota du. Lagunek salbatu dute, kontuan izanik une horretan trena geltokira sartzen ari zela.

Ustezko erasotzailea atxilotu eta polizia-bulegoetara eraman dute, beharrezko izapideak hasteko. Horiek amaituta, Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Delituak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak