Gizartea -
Hilketa Bilbon
Kartzelan sartu dute Bilboko emakumearen ustezko hiltzailea
Auzokoen arabera, atxilotua "'so oldarkorra zen eta atalondoko emakume guztiak mehatxatu zituen". Horrez gain, "oso oldarkorra" zela ere esan dute, eta "arazo mentalak" dituela.
Erredakzioa
Ostiral honetan Deustun 42 urteko auzokidea aiztokadaz hil duen 37 urteko gizonezkoa Basauriko kartzelan sartu du epaileak, Herrizaingo Sailak aditzera emandakoaren arabera.
Hasierako ikerketen arabera, baliteke hilketak akusatuak auzokideekin zituen arazo ugariekin lotura izatea. Izan ere, auzokideek ustezko hiltzailearen aurkako hainbat salaketa jarri zituzten, akusatuaren izaera bortitza dela eta, mehatxuak eta erasoak leporatuta.
'Oso oldakorra zen'
Ustezko hiltzailearen bizilagunek diotenez, gizonezkoa "oso oldarkorra da eta arazo mentalak ditu". Halaber, hari pisutik botatzeko eraikinean sinadurak bildu zituztela kontatu dute.
Portal horretan bizi diren pertsona batzuek (ez duten euren berri eman nahi) gizonezko horrekin arazo asko zituztela azaldu dute, eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren aurrean salatu egin zutela gaineratu dute "inguruko emakume guztiak mehatxatu zituelako".
Elkarretaratzea
Bestalde, Emakumeen Mundu Martxarako Plataformak eta Deustuko feministek elkarretaratzea egin dute larunbat arratsaldean, ostiraleko hilketa gaitzesteko. Astelehenean zenbait herritan protesta gehiago egingo dituztela ere iragarri du Emakumeen Mundu Martxak.