Gizartea -
GARRAIO PUBLIKOA
Bilboko metroko ikuskatzaile batek eraso bat pairatu du
Enpresako langileak asteazken honetan Gobelako geltokian kontzentratuko dira erasoen gaitzespen irmoa erakusteko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bilboko metroko ikuskatzaile batek Gobelako geltokian, Getxon, eraso bat pairatu duela salatu du. Antza, gertakaria jaso da garraio publikoko erabiltzaile bat txartel barik bidaiatzen ari zenean.
Enpresako langileak asteazken honetan kontzentratuko dira geltoki horretan, "ez garraio publikoko erasoei" lelopean. Komunikatu batean, enpresako komiteak adierazi du "hitzezko erasoak eta fisikoak etengabe" pairatzen dituztela lan egiten duten bitartean, eta plantilla "nekatuta" dagoela.
Horregatik, Metro Bilbaoko zuzendaritzari langileen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko neurriak eskatu dizkio.
Uztailaren 15ean, beste langile batek eraso bat pairatu zuen Urdulizeko geltokian.