Gizartea -

SEGURTASUNA

Ertzaintzak jarraibideak argitaratu ditu ostalarientzat, emakumeei egindako ziztada posibleen aurrean

Bilboko aisialdiko lokalen eta ostalaritzaren jabeei zuzendutako bost gomendio dira.

Pertsona batzuk taberna batean. Argazkia: EITB Media.
Pertsona batzuk taberna batean
Pertsona batzuk taberna batean. Argazkia: EITB Media.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak jarraibide batzuk argitaratu ditu Bilboko aisialdiko eta ostalaritzako lokaletan gerta daitezkeen ziztaden aurrean jarduteko.

Dokumentu horren helburua da erantzun argia eta arina ematea ziztada izeneko balizko kasu baten aurrean.

Horrela, Ertzaintzak bost gomendio egin ditu:

1- Lokaletako erabiltzaileei jakinaraztea ziztaden biktima izanez gero, hura egiteko jokabide susmagarriren bat edo legez kontrako egintza hori eragin dezakeen beste edozein jarduera ikusi badute, berehala jakinarazi beharko dietela gertatu den lokaleko segurtasun-langileei.

2- Larrialdietarako 112 telefonora deitzea, gertatutakoaren berri emateko eta  bertan Ertzaintzaren presentzia eskatzeko.

3- Ahal den neurrian, erabiltzaileen sarbidea eta irteera kontrolatzen saiatzea, polizia-baliabideak bertara iritsi arte.

4- Egilea identifikatuta izanez gero, bertan edukitzea Ertzaintza iritsi arte. 

5- Establezimenduko bideo-zaintzako kameren irudiak gordetzea, etorkizunean egin daitezkeen ikerketetarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aisia