Gizartea -

koronabirusa

Pandemiaren adierazle guztiak jaitsi dira, baina heriotzek arinki egin dute gora: 53 hildako azken astean

2.730 positibo izan dira EAEn azken zazpi egunotan, aurreko asteko 4.702 kasuen aurrean.

Basurtuko ospitaleko ZIUa. Artxiboko argazkia: EFE
Basurtuko ospitaleko ZIUa. Artxiboko argazkia: EFE
Basurtuko ospitaleko ZIUa. Artxiboko argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken astean, 53 pertsona hil dira guztira Euskal Autonomia Erkidegoan covid-19agatik, aurreko zazpi egunetan baino sei pertsona gehiago. Gaixotasunagatik ospitaleratutako pertsona kopurua, berriz, 447koa zen igandean, astebete lehenago baino 129 gutxiago, alegia. Horien artean, 19 ZIUn daude, hau da, azken balantzean baino zazpi gutxiago.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan argitaratutako txosten epidemiologikoaren arabera, uztailaren 25 eta 31 bitarteko datuak jasotzen dituena, denbora tarte horretan 2.730 kasu positibo antzeman dituzte, aurreko astean 4.072 zirelarik. Hala, astean zehar egindako 14.026 proba diagnostikoei dagokienez, positibo tasa % 19,5ekoa da.

Kasu guztien artean, 1.798 60 urtetik gorako pertsonei dagozkie. Hain zuzen ere, talde horretan 653,64ra jaitsi da 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 100.000 biztanlekiko (aurreko astean, 1.027,76). Biztanleria orokorraren kasuan, 310,14koa da intzidentzia tasa, eta 496,99koa zen azken astean.

Ospitaleratzeak

Igande honetan, 428 pertsona zeuden EAEn covidagatik ospitaleratuta, aurreko astean baino 122 pertsona gutxiago. Gainera, 19 gaixo izan dira ZIUetan, alegia, aurrekoan baino zazpi gutxiago.

Bestalde, Osasun Sailak jakinarazi duenez, aste honetan, 53 pertsona hil dira erkidegoan covid-19agatik, aurreko astean baino sei gehiago. Hala, 7.564 dira guztira pandemia osoan zehar hildakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak