Gizartea -
Indarkeria matxista
Epaileak aske utzi du Portugaleten emaztea etxetik amilaraztea egotzita atxilotutako gizona
Epaileak 44 urteko gizona aske utzi du kautelazko neurriekin. 500 metro baino gutxiagora hurbiltzeko ezarri dio, hain zuzen ere.
Agentziak | EiTB Media
Portugaleteko etxebizitza batetik, ustez nahita, bere emaztea amilaraztea leporatuta atxilotutako 44 urteko gizona aske utzi du epaileak kautelazko neurriekin. 500 metro baino gutxiagora hurbiltzeko ezarri dio, hain zuzen ere.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atxilotua Barakaldoko Emakumeen Aurkako Indarkeria Epaitegiaren esku utzi dute ostiral onetan.
Ertzaintzak homizidio saiakera egotzi zion, eta emakumeak hezurrak hautsi zituen, erorikoaren ondorioz.
Gertakariak ostegunean 00:35 aldera jazo ziren Portugaleteko etxebizitza batean, Segurtasun Sailak jakitera eman zuenez.