Gizartea -
Harrapatzea Bilbon
20 bat urteko neska bat oso larri dago Fever diskotekaren atarian auto batek harrapatuta
Gidariak bat-bateko maniobra egin du, eta, antza, aurrean zegoen neska bete-betean harrapatu du. Gidariak drogetan positibo eman du.
EITB MEDIA
20 bat urteko neska bat oso larri dago auto batek harrapatu ostean. Bilboko Bolueta auzoko Fever diskotekaren kanpoaldean gertatu da harrapaketa, autoak aurretik eraman baitu gaztea 07:45ean. Gidariak bat-bateko maniobra egin du, eta, antza, aurrean zegoen neska bete betean harrapatu du.
Bertan zeudenak garrasika eta oihuka hasi dira kotxea mugitu eta neska lurrean etzanda ikusi dutenean. Bilboko Udaltzaingoak gidaria atxilotu du. Gizonak drogetan positibo eta alkoholan negatibo eman du. Neska Gurutzetako Ospitalera eraman dute egoera larrian.
Gainera, beste pertsona bat ere atxilotu dute indarkeriazko lapurreta egiteagatik. Lekukoen esanetan, lapurra autoaren gidariari osten saiatu da leihotik, eta horrek ihes egiten zegoela presaka maniobratu du, neska kotxe aurrean zegoela konturatu gabe.
Neska Gurutzetako ospitalean dago ingresatuta pronostiko oso larriarekin.