Gizartea -

ertzaintza

ErNEk ekintza legalak eskatu ditu Ertzaintzaren aurkako kartel "iraingarri" batzuen aurka

Ertzaintzaren sindikatuak ekintza legalak eskatu dizkio Fiskaltzari, eta Segurtasun Sailari ere esan dio gertatutakoa salatzeko. Era berean, alderdi guztien "ahobatezko" babesa aldarrikatu du.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ErNE sindikatuak ekintza legalak abiarazteko eskatuko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari (EAEAN), zenbait euskal udalerritan agertutako Ertzaintzaren aurkako kartel "irangarri" batzuen egileen aurka.

Sindikatuak aipatu kartelen ezarpena salatu du. Ertzainen irudiak ageri dira horietan, borraz jotzen eta polizia-gorputzari leporatzen "jipoiak ematea, jendea etxetik botatzea, enpresaburuak defendatzea eta langileei eraso egitea". Gainera, "zipaio" esaten diete karteletan, eta euren herriaren aurka "inperialistarekin" bat egiten dutela diote.

Karteletan adierazten denez, "zipaiorik onena errekan dagoena da". Autoarekin Donostiako Urumea ibaira erortzean hildako agenteaz ari dira, eta autoaren argazki bat ageri da alboan, garabia autoa uretatik ateratzen ari zenekoa.

ErNEk Europa Pressi baietsi dioenez, Fiskaltzaren esku utziko ditu irudiok, "egileen aurka ekintza legalak har ditzaten" eta Herrizaingo Sailari eskatu dio gauza bera egiteko "Ertzaintza erakunde gisa defendatzeko, euskal poliziekin eta lanean hildako agenteekin batera".

"Alderdi guztien" babesa

"Kezkaz ikusten dugu Ertzaintzaren aurkako kanpaina berri hau, eta alderdi guztien ahobatezko babesa aldarrikatzen dugu. Bilduri gogora ekarri nahi diogu isiltasunak konplizitatera bakarrik eramaten duela", ohartarazi du sindikatuak.

Mutriku gipuzkoar herriko jaietako konpartsa bat ertzain bati betoa ezartzen saiatu ostean izan dira gertakariok, karteletan ageri direnen antzeko salaketekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza EAE albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea