Gizartea -
Nafarroa
Goizean Areson piztutako sutea kontrolpean dute dagoeneko
Sua sarbide zaileko belaze batean piztu da, herriaren hegoaldean, eta horrek sua itzaltzeko lana zaildu badu ere, eguerdirako lortu dute sugarrak kontrolatzea.
O. P. | EITB Media
Gaur goizean, beste sute bat izan da Nafarroan, zehazki, Areson. Suak herriaren hegoaldean eta A-15 autobidetik eta zuhaitz-eremu batetik ez oso urrun dagoen belar-eremu bat kaltetu du.
Cordovillako suhiltzaileak eta Leitzako suhiltzaile boluntarioak, helikopteroz gerturatutako bi brigada eta suteen aurkako bi helikoptero bertaratu dira, eta suak hartutako eremutik gertu dagoen baso txiki batera garrak iristea eragozten saiatu dira lehenengotik.
Kaltetutako lur-zatira iristeko zailtasunak itzaltze-lanak konplikatu baditu ere, eguerdia baino lehentxeago, sutea kontrolpean hartuta zuten.
Foru Erkidegoa "muturreko arriskuan" (alarma gorria) dago astearte honetan suteengatik, bero handia eta hezetasun maila baxua direla eta.