Gizartea -

KORONABIRUSA

Kutsatzeek behera egin dute Euskadin lehen aldiz azken hilabetean

Dena dela, 37ra igo da covidaren eraginez hildako pertsonen kopurua. Igande honetan Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan 666 pertsona zeuden, duela astebete baino 9 gutxiago, eta zainketa intentsiboetan, berriz, 34, duela zazpi egun baino bi gehiago.

Osakidetzako zentro baten ataria. Artxiboko irudia: EFE
Osakidetzako zentro baten ataria
Osakidetzako zentro baten ataria. Artxiboko irudia: EFE

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

37 pertsona hil dira azken astean Euskadin covid-19aren ondorioz, duela zazpi egun baino 11 gehiago. Hala ere, ez da ia aldaketarik izan ingresatu kopuruari dagokionez. Igande honetan 666 pertsona zeuden ospitaleratuta EAEko erietxeetan, duela astebete baino 9 gutxiago. Zainketa Intentsiboetan, 34 gaixo zeuden, duela zazpi egun baino bi gehiago.

Azpimarratzekoa da intzidentzia metatua lehen aldiz jaitsi egin dela, duela hilabete etengabe igotzen hasi zenetik. Joera-aldaketa horiren arrazoia kutsatzeen beherakada da; izan ere, % 28 egin dute behera covid kasuek. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan argitaratu duen azken buletin epidemiologikoaren arabera (uztailaren 11tik 17ra bitarteko datuak), 6.828 kasu positibo erregistratu dira, eta aurreko astean, berriz, 9531.

Osasun Sailak astelehen honetan argitaratu duen azken buletin epidemiologikoaren arabera (uztailaren 11tik 17ra bitarteko datuak biltzen ditu), 6.828 kasu positibo atzeman dira asteon (aurrekoan 9.531 izan ziren). Astean zehar egindako 23.186 proba diagnostikoekin alderatuta, positiboen tasa % 29,4koa da.

Txostenaren arabera, horietatik 4.431 60 urtetik gorako pertsonak dira. Talde horretan, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 1.561era igo da (astebete lehenago 1.654 zen). Biztanleria orokorrean, berriz, intzidentzia-tasa 745ekoa da, eta aurreko astean 793koa izan zen.

Intzidentzia metatuaz gain, oinarrizko ugalketa-kopuruak ere behera egin du 1etik behera kokatuz. Zehazki, igande honetan 0,80an zegoen Euskadin, eta aurreko igandean adierazle hori 1,07koa zen.

EAEko ospitaleetan 666 gaixo zeuden atzo covid19ak jota, aurreko astean baino bederatzi gutxiago. Horiez gain, zainketa intentsiboetako unitateetan 34 pertsona daude, aurreko astean baino bi gehiago.

Bestalde, Osasun Sailak jakinarazi du azken astean 37 pertsona hil direla koronabirusarekin, aurreko astean baino 11 gehiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa