Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Iruñerrian, sexu-erasoa egitea egotzita
Azken 15 egunetan Nafarroan salatutako hirugarren sexu-erasoa da.
Agentziak | EiTB Media
Foruzainek gizon bat atxilotu dute Iruñerriko udalerri batean, sexu-erasoa egitea egotzita, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Azken 15 egunetan Nafarroan salatutako hirugarren sexu-erasoa da.
Iragan asteartean gazte bat atxilotu zuten Tafallan, korrika egitera atera zen emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzea leporatuta. Era berean, uztailaren 5ean, Tafallan bertan egindako beste sexu-eraso bat inputatu diote.
Azkenik, emakume batek beste sexu-eraso bat salatu zuen Iruñeko Mendillorri auzoan uztailaren 10eko goizaldean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea