Gizartea -

Bizkaia

Barakaldoko parke batean larri zaurituta agertu zen gizonaren homizidioaren harira atxilotutako bat, espetxera

20 urteko homizidioaren ustezko egilea Basauriko kartzelara eraman dute. 29 urteko bigarren atxilotuari delitua estaltzea egotzi diote, baina Ertzaintzak aske utzi du arratsaldean.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 20 eta 29 urteko bi gizon atxilotu ditu ostiral honetan, uztailaren 7an Barakaldoko parke batean larri zaurituta aurkitu zuten gizonaren hilketarekin zerikusia dutelakoan, Segurtasun Sailak berri eman duenez. Epaileak espetxera bidali du horietako bat, Ertzaintzak ohar batean baieztatu duenez.

29 urteko bigarren atxilotuari delitua estaltzea egotzi diote, baina Ertzaintzak aske utzi du arratsaldean.

20 urteko ustezko egilea, aldiz, Basauriko kartzelara eraman dute.

Biktima, 49 urtekoa, ospitalera eraman zuten, eta bertan hil zen.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen gertakaria argitzeko, eta, pistei jarraituta, bi pertsona atxilotu ditu ostiral honetan, gertakarietan parte hartu dutelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea