Gizartea -
Sanferminak
Amaitu dira pandemia osteko lehen sanferminak
Iruindarrek inoiz baino gehiago gozatu dituzte sanferminak, azken bi urteotako festak koronabirusaren pandemiaren eraginez bertan behera geratu baitziren.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
'Gaixoa ni' kantatuz eman diote amaiera iruindarrek covid-19aren pandemia osteko lehen sanferminei. Hiru urtez festarik gabe egon ostean, azken bederatzi egunak inoiz baino gehiago gozatu dituzte.
Gauerdian, milaka pertsona bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean eta plaza txiki geratu da. Betiko moduan, ekitaldia hunkigarria izan da. 'Gaixoa ni' abestuta, zapi gorria datorren urtera arte kendu dute lepotik.
Datozen egunetan izango dute denbora balantzea egiteko, baina Enrique Maya alkateak adierazi du festak eta giroa "bikainak" izan direla. Halaber, deitoratu du "gertakari negatiboak" ere izan direla.
Jazoera horien artean, uztailaren 7ko prozesioan izandako istiluak eta emakume batek jasandako bortxaketa aipatu ditu. Halaber, zortzi pertsonak salatu dute ziztatu egin zituztela, drogatu eta mendean hartzeko asmoz.
SANFERMINETAKO AZKEN ENTZIERROA: