Gizartea -

Trafikoa

Pertsona bat zauritu da Arrasaten, bi autok aurrez aurreko talka izan ondoren

Ezbeharra 07:00etan jazo da GI-2620 errepidean. Bidea itxita egon da bi orduz, baina by-passa ezarri du Ertzaintzak zirkulazioa bideratzeko. Trafikoa bere onera etorri da dagoeneko.

E. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat zauritu da gaur GI-2620 errepidean Arrasate parean (Gipuzkoa) izandako istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 

Ezbeharra 07:00ak aldera jazo da, argitu gabeko arrazoiak tarteko, bi ibilgailuk aurrez aurre talka egin dutenean. Kolpearen ondorioz, gidarietako bat auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. 

Istripuaren ondorioz, errepidea guztiz itxita egon da bi orduz, baina Ertzaintzak by-passa ezarri du. 10:00etarako, berriz zabaldu dute bidea. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Gipuzkoa Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Trafiko istripuen biktimak Debagoieneko azken ordukoa