Gizartea -
SANFERMINAK
Epailearen esku geratuko dira sanferminetan atxilotutako zortzi pertsonetatik bost
Beste hiru atxilotuak aske geratu dira. Enrique Maya alkateak adierazi du erasotzaileentzat “gehienezko zigorra” desio duela.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Sanferminetako prozesioan atxilotutako zortzi pertsonetatik bost astearte honetan pasatuko dira epailearen esku joan den uztailaren 7an Curia kalean izandako gertakarien ondoren. Beste hiru atxilotuak aske geratu dira.
Iruñeko Udala auzian agertuko da erasotuen izenean, gertakari horietan parte hartu izana leporatu zaienen aurrean, akusazio herrikoiaren bidez.
Bestalde, Enrique Maya alkateak adierazi du "gauzak ondo egiteko salaketak prestatzen ari direla eta gertakariaren egileak ordaindu egin behar duela". Era berean, irmo esan du erasotzaileek "ahalik eta zigorrik handiena izatea" desio duela.