Gizartea -
Nafarroa
Kontrolpean daude Badostainen, Sartagudan eta Beiren piztutako suteak
Badostaineko labore landa batean arratsaldean piztu diren garrak itzaltzeko arazoak izan dituzte, haizeak gogor jotzen zuelako inguru horretan.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Arratsaldean hiru sute piztu dira Nafarroan: Badostainen, Sartagudan eta Beiren. Dagoeneko, baina, denak daude menderatuta.
Nafarroako SOS 122 larrialdi zerbitzuak azaldu duenez, Badostaineko sutea labore landa batean sortu da eta, badaezpada, hainbat bizilagun ebakuatu egin dituzte. Suhiltzaileak, helikopteroak eta ura botatzeko hegazkin txiki bat bertaratu dira.
Haizeak gogor jo du, eta, ondorioz, garrak itzaltzea uste baino gehiago kostatu zaie.
Sartagudan eta Beiren hasitako suak itzaltzeko lanetan ere helikopteroak eta hegazkin txikiak erabili behar izan dituzte.