Gizartea -

Botikak

Alprazolan antsietatearen aurkako sendagaiaren sorta batzuk merkatutik kendu dituzte

Alprazolan Stada R023 sorta, 2025/05/31 iraungitze-datarekin; R032 (2025/10/31); R027 (2025/10/31); R034 (2025/10/31) eta Alprazolan Rathiopharm N014 sorta dira merkatutik kendu dituztenak.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sendagaien Espainiako Agentziak (AEMPS) Alprazolam pilulen sorta batzuk merkatutik kentzeko agindua eman du. Botika antsiolitiko bat da, eta antsietatea eta izua sendatzeko edo arintzeko erabiltzen da.

AEMPSen arabera, LACER S.A enpresak egindako Alprazolan Stada 1mg eta Alprazolan Rathiopharm 1mg pilulak kendu dituzte, "egonkortasun azterketetan arazoak antzeman dituztelako".

Horregatik, sortak merkatutik kentzeko eta laborategira itzultzeko agindua eman du.

Alprazolan Stada R023 sorta, 2025/05/31 iraungitze-datarekin; R032 (2025/10/31); R027 (2025/10/31); R034 (2025/10/31) eta Alprazolan Rathiopharm N014 sorta dira merkatutik kendu dituztenak.

Gainera, Jext 150 mikrogramoko soluzio injektagarriaren K3240 sorta saltokietatik kendu dute. Antza denez, orratza ixteko sistemaren hutsunean akats bat antzeman dute.

ALK Abello, S.A enpresak egindako sendagaia arnasbideen giharrak erlaxatzeko eta odol-hodiak estutzeko erabiltzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagaiak