Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon nafar bat atxilotu dute Errioxan emakume bat bortxatzea egotzita

Biktimak jarritako salaketari esker, Guardia Zibilak ustezko erasotzailea atxilotu du. Emakumeak azaldu zuenez, aisialdirako lokal bateko komunetan bortxatu zuten, eta horrek biktimaren defentsa zaildu zuen, oso leku txikian zegoelako.

O. P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 19 urteko gizonezko nafar bat atxilotu du Errioxan 24 urteko emakume bat bortxatzea egotzita.

Atxiloketa egun batzuk lehenago egin zen, biktimak berak jarritako salaketari esker. Emandako testigantzaren arabera, aisialdirako lokal bateko komunetan zegoela, gizona oldartu egin zitzaion, eta bortxatu egin zuen. Horretarako, haren gorpuzkeraz eta indar-nagusitasunaz baliatu zen, bai eta biktimaren beraren beldurraz eta izuaz ere. Emakumeak ezin izan zuen bere burua defendatu oso leku txikian zegoelako.

Eginbideen instrukzioan, atxilotuak eskubide konstituzionala baliatu zuen agenteen aurrean deklaraziorik ez egiteko; hori dela eta, epailearen esku utzi zuten. Horrek aske utzi zuen, karguekin, emakumearengandik urruntze-aginduarekin eta harekin komunikatzeko debekuarekin.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak gaur Errioxa