Gizartea -
Epaiketa Donostian
Fiskalak 28 urtera jaitsi du Rangelen bikotekidearen aurkako eskaera
Fiskaltzak zazpi urte murriztu du espetxe zigor eskaera, akusatua alkoholaren eraginpean zegoelakoan.
Erredakzioa
Fiskaltzak 35 urtetik 28,5era jaitsi du Clara Rangelen bikotekidearen aurkako espetxe eskaera, neska-laguna ustez hil zuenean alkoholaren eraginpean zegoelakoan.
Aldeek euren behin betiko ondorioak aurkeztu dituzte gaur, epaiketaren bosgarren saioan, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Epaimahaia astelehenetik batzartuko da, epaia adosteko.
Hain zuzen ere, Ministerio Publikoak 17 urteko espetxe zigorra eskatu du akusatuarentzat Clara Rangel hiltzea egotzita (hasieran 20 eskatu zituen), 7 urte eta erdi Clararen semeari eraso egitea leporatuta eta beste 3 eta erdi anaiari erasotzeagatik.
Fiskalaren esanetan, biktima ezin izan zen defendatu, erasotzaileak ohean etzanda zegoenean egin baitzion eraso.
Defentsak, bestalde, akusatua egiten ari zenaz ohartzen ez zela argudiatu du, defentsaren hitzetan, ustez Clara Rangel hil ondoren bere buruaz beste egiten saiatu izanak hala frogatzen baitu.
Clara Rangel 2008 abenduaren 29an hil zuten, Errenterian.