Gizartea -

GENERO BERDINTASUNA

Emakundek zahartzaro askea eta estereotiporik gabea aldarrikatu du

Asteazken honetan izan den "Emakumeak eta zaharrak. Botere eraldatzailea eraikitzen" jardunaldiak emakumeen zahartzaroari buruzko estereotipoak gainditzea du helburu.

Izaskun Landaida eta Beatriz Artolazabal, jardunaldian. Argazkia Irekia.
Izaskun Landaida eta Beatriz Artolazabal, jardunaldian. Argazkia Irekia.
Izaskun Landaida eta Beatriz Artolazabal, jardunaldian. Argazkia Irekia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak hasiera eman dio "Emakumeak eta zaharrak. Botere eraldatzailea eraikitzen" Emakundek antolatutako jardunaldiari. Horren helburua da, sailburuak azaldu duenez, emakumeen zahartzaroari buruzko diskurtso gutxiesgarri eta estereotipatuak gainditzea, eta adineko emakumeek gizarteari egiten dioten ekarpena eta ondarea aitortzea.

Artolazabalek azpimarratu du beharrezkoa dela zahartzaroa berrizendatzea eta zahartzaroari buruzko narratibak genero ikuspegi batetik lantzea. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, bere aldetik, nabarmendu du adineko emakumeen jakintzak belaunaldi berriei transmititzeak duen garrantzia.

Landaidak gaineratu du "emakumeen ahalduntze indibidual, sozial eta politikoa Emakunderen jardueraren ardatzetako bat" izan dela sortu zenetik, genero-ikuspegia txertatzearekin batera.

Halaber, jardunaldian Anna Freixas Farre gerontologo feminista eta Mariquita Vazquez Albertino Zahartze Osasungarrirako Emakumeen Elkarteko (AMES) presidentea izan dira. Azken horrek aldarrikatu du adineko emakumeak aktiboak eta gizarteko protagonistak direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Emakunde bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Feminismoa Adinekoak gaurko berriak