Gizartea -
Karmengo jaiak 2022
Carlos Baute, MClan, Nil Moliner, Alvaro de Luna eta Zetak, Santurtziko jaietako kontzertuetan
Karmengo jaiak uztailaren 8tik 17ra egingo dituzte.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Santurtziko Udalak dagoeneko iragarri du nortzuek joko duten Karmengo jaietako kontzertuetan. Horren ildotik, besteak beste MClan, Carlos Baute, Nil Moliner, Alvaro de Luna eta Zetak arituko dira herri bizkaitarrean, uztailaren 8tik 17ra.
Hain zuzen ere, hauek izango dira karmenetako kontzertuak:
- Ostirala, uztailak 8: Itsasalde Txistulari Taldea eta Roberto Moso
- Larunbata, uztailak 9: Ruta 8, Kotta eta Alma Culter
- Igandea, uztailak 10: "Union Musical Vizcaina" Udal musika banda
- Astelehena, uztailak 11: Alvaro de Luna
- Asteartea, uztailak 12: Zetak eta Bulego
- Asteazkena, uztailak 13: Nil Moliner
- Osteguna, uztailak 14: Carlos Baute
- Ostirala, uztailak 15: MClan
- Larunbata, uztailak 16: Orquesta Vulkano