Gizartea -

Araba

Tren bat errailetik irten da Artomañan (Amurrio), baina bidaiari guztiak onik atera dira

Bilbo-Miranda Ebro ibilbidea egiten ari zen Alvia tren batek izan du istripua. Bagoi baten zati bat soilik atera da errailetik. Bidaiari asko ez dira ezbeharraz ohartu. Gainera, istripua abiadura txikian gertatu da.

Errailetik atera den trena, Artomañan (Amurrio, Araba). Irudia: EiTB Media
Errailetik atera den trena, Artomañan (Amurrio, Araba). Irudia: EiTB Media
Errailetik atera den trena, Artomañan (Amurrio, Araba). Irudia: EiTB Media

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo-Miranda Ebro linearen zirkulazioa etenda dago Artomañan (Amurrio, Araba), tren bat errailetik irten delako, Adif Twitter sare sozialean aurreratu duenez.

Konkretuki, Bilbo-Miranda Ebro ibilbidea egiten ari zen Alvia tren batek izan du istripua. Bidaiariak onik atera dira, eta autobus batera eraman dituzte.

Adifeko iturriek Radio Euskadiri zehaztu diotenez, bagoi baten zati bat soilik atera da errailetik. Bidaiari asko ez dira ezbeharraz ohartu.

Gainera, istripua abiadura txikian gertatu da.

Trena 17:00etan abiatu da Bilbotik, baina Artomañako geltokitik gertu gelditu da, ardatza errailetik irtenda, Renfek azaldu duenez.

Tren zirkulazioa eten behar izan dute Urduña (Bizkaia) eta Miranda Ebro (Burgos) artean, eta konpainiak zerbitzu alternatiboa martxan jarri du Artomaña eta Miranda Ebro artean. Mirandan, bidaiariek Alvia hartuko dute Madrilera joateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bilbo Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trenen Istripuak Renfe Aiarako kuadrilla gaur