Gizartea -

Metro Bilbao

Atzerapen "txikiak" Bilboko metroaren bi lineatan, arazo teknikoak oraindik "guztiz konpondu ez" direlako

San Ignazioko geltokian matxura sortu da (08:30 aldera), eta hura konpontzeko lanean ari dira. 17:00ak aldera, egoerak hobera egin du.

Bilboko metroaren geltoki bat. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko metroaren geltoki bat.
Bilboko metroaren geltoki bat. Artxiboko argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Metroaren San Ignazioko (Bilbo) geltokian matxura izan da goizean (08:30 aldera), eta ondorioz, trenak atzerapenak izan dira 1. eta 2. lineetan, metroko arduradunek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Etxebarri-Plentzia (1. linea) eta Basauri-Kabiezes (2. linea) tarteei eragin diete atzerapenek, Plentziako zein Kabiezesko (Santurtzi) noranzkoan.

17:00ak aldera, egoerak hobera egin du, baina arazoa "ez dago guztiz konponduta", eta atzerapen "txikiak" dira dagoeneko, metroko iturriak onartu duenez.

Zehazki, San Ignazioko orratzean (metro unitateen norabidea aldatzeko mekanismo autonomikoa) dago arazoa. Teknikariak goizean goizetik ari dira matxura konpondu nahian.

Esan bezala, atzerapenak "oso txikiak" dira jadanik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Santurtzi argazkiak Azken ordukoa Bizkaia Metro Bilbao gertakaria Gizartea albisteak Eguneko albisteak Plentzia argazkiak Eguneko albisteak Garraio komuna gaur