Gizartea -

Lehen urteurrena

Suminduen itzulera, aldarrikapenak bizirik dirautela gogora ekartzeko

"Suminduen" mugimenduak deitutako protestetan milaka lagun biltzea espero dute lehen urteurrena ospatzeko.

Suminduak Madrilen orain urtebete.
Suminduak Madrilen orain urtebete.
M15: Euren aldarrikapenak bizirik daudela diote suminduek

02:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

M15 mugimendua eratu zutenek hiriak hartuko dituzte berriz ere lehen urteurrena ospatzeko eta euren aldarrikapenak bizirik dirautela gogora ekartzeko, protestarako "arrazoi" gehiagorekin Gobernuaren azken murrizketen ostean.

Manifestazio garrantzitsuenak gaur deitu dituzte baina aldarrikapen ekitaldiak asteburu osoan zehar egongo dira. Madrilen, esaterako, asteartera arte egongo direla iragarri dute, San Isidro jaia dela aprobetxatuta.

Orain urtebete kanpaldiak egin zituzten plaza eta parke beretan ospatuko dute urteurrena. Poliziak dagoeneko iragarri du kanpaldiak legez kanpo daudela eta ez dituztela onartuko. Gainera, manifestazioak, soilik legediaren barruan errespetatuko dituztela esan dute.

Estatuko segurtasun idazkariak, Ignacio Ulloak, Barne Ministeriotik gainbegiratuko ditu manifestazio guztiak, Madrilekoa batik bat.

Soraya Sanez de Santamaria Gobernuko presidenteordeak esan du Solen egoteko baimendutako muga gaindituz gero, legea urratzea izango dela eta Barne Ministerioak hori betearaziko duela.

Manifestazioak

Gasteizen, 18.00tan bilduko dira "Errebelatu eta parte hartu, beste sistema bat posiblea da" lelopean martxoak 3 plazatik eta Andre Maria Zuriaren plazaraino.

Bilbon ordu berean egin dute deialdia Jesusen Bihotza plazan.

Donostian ere, 18.00tan suminduak Boulevardetik hasiko den manifestazioan parte hartzeko deialdia egin dute.

Iruñeako M15 mugimenduko kideak 19.00tan bilduko dira Gaztelu Plazan lehen urteurrena ospatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea