Gizartea -

Ikerketa

Berangoko zinegotzi baten heriotza Bilbon izandako hilketekin lotuta dagoen ikertzen ari dira

Koldo Martinez 2021eko irailean hil zen. Orduan heriotza naturaltzat jo zuten, baina orain Ertzaintzak ikerketa bat hasi du, Bilboko ustezko serie hiltzaileak gertakari horrekin zerikusirik ote duen argitzeko.

Ertzaintzak Bilboko etxebizitza bat miatu du. Argazkia: EFE
Ertzaintzak Bilboko etxebizitza bat miatu du. Argazkia: EFE
Ertzaintzak Bilboko etxebizitza bat miatu du. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koldo Martinez Ezker Anitzako kidea eta Elkarrekin Berango koalizioko zinegotzia 2021eko irailaren 13an hil zen, ustez arrazoi naturalak tarteko. Alabaina, EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du heriotza hori Bilbon izandako krimenekin lotuta ote dagoen argitzeko.

Hain justu ere, Martinez gaur goizean Bilbon miatu duten etxebizitzan bizi zen. Hilotza etxe horretan topatu zuten, baina ordurako 10 egun zeramatzan hilda. Homizidioa izan ote zen ikertzen ari dira orain, Bilboko krimenen sokatik tiraka.

Ustezko hiltzailea ez da miaketan egon, eta Barakaldoko espetxean dago asteburuaz geroztik, joan den ostegunean bere burua entregatu eta gero. Ihes eginda zegoen. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, gaztea 2019an heldu zen Euskadira Bruselatik

Bilbon egindako balizko sei krimen ikertzen ari da Ertzaintza, besteak beste, ustezko homizidio bat eta bi saiakera.

Lur jota geratu dira Berangoko auzotarrak zinegotziaren heriotza Bilboko hilketekin zerikusia duela jakitean

01:57

Bilboko ustezko hiltzailearen biktima izan litekeenaren etxebizitza bat miatu du Ertzaintzak
Bilboko ustezko hiltzailearen biktima izan litekeenaren etxebizitza bat miatu du Ertzaintzak
Bilboko ustezko hiltzailearen biktima izan litekeenaren etxebizitza bat miatu du Ertzaintzak

0:43
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak