Gizartea -
BIZKAIA
Sei hegaldi desbideratu dituzte Loiuko aireportuan lainoagatik
Santanderko eta Zaragozako aireportuetara bideratu dituzte ostiral goizeko lehen hegaldiak.
EITB MEDIA
Sei hegaldi desbideratu dituzte ostiral honetan Loiuko aireportuan lainoagatik, Bizkaiko aireportuko iturriek jakitera eman dutenez.
07:45 eta 08:40 bitartean, pilotuek aireportu seguruago batera desbideratu behar izan dituzte aireontziak. Horrela, Bartzelona, Madril, Valentzia, Malaga eta Alacant abiapuntu zituzten goizeko lehenengo hegaldiak Santanderko aireportura desbideratu behar izan dituzte. Zurichetik zetorren seigarren hegaldia, berriz, Zaragozara desbideratu dute.
Aireportua normaltasunez hasi da lanean Madrildik zetorren hegazkin bat lurreratu denean, 08:40 aldera, aipatu iturrien arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea