Gizartea -
Delituak
Lau adingabe atxilotu dituzte Gasteizen, taldean, indarkeriaz eta beldurra eraginez lapurretak egiteagatik
Lapurretak Aste Santua baino egun batzuk lehenago egin dira, eta Ertzaintzak ikerketa egin du ordutik gertatutakoa argitzeko. Lau atxiloketak aste honetan zehar egin dituzte.
Agentziak| EITB Media
Lau adin txikiko atxilotu dituzte aste honetan zehar Gasteizen, indarkeria erabiliz eta biktimak beldurrarazita hainbat lapurreta egitea egotzita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Lapurretak Aste Santuko egunen aurretik egin zituzten, Gasteizko Alde Zaharrean. Lapurrak taldean aritzen ziren, hainbat auzotan, eta biktimak kolpatu eta beldurrarazi egiten zituzten.
Aste honetan zehar atxilotu ditu ustezko lapurrak Ertzaintzak, hainbat salaketa jaso eta gertaerak ikertu ostean.
Atxilotutako adingabeak aske utzi dituzte beharrezko polizia-eginbideak egin ondoren, eta Gasteizko Adin Txikikoen Fiskaltzara igorri dituzte aipatu eginbideak.