Gizartea -
Berga
Erregea 'persona non grata' izendatu du Kataluniako herri batek
Bergako Udalak erregea "pertsona ezatsegin" izendatzen duen mozio bat onartu du, bertan, Juan Carlos I.a "Francoren herentziaren ondorio" dela jasotzen da besteak beste.
Erredakzioa
Bergako Udalak (Bartzelona) erregea persona non grata izendatzea erabaki du. Mozioa osteguneko osoko bilkuran atera zen aurrera Candidatura d'Unitat Popularren aldeko botoekin eta CiUren eta PSCren abstentzioarekin. PPk kontra bozkatu zuen.
Adostutako agirian Juan Carlos I.a ez dela errege "prozesu demokratiko baten ostean" izendatua izan jasotzen da, "kontrakoa baizik, Francisco Francok emandako herentziaren ondorio" dela azpimarratzen da.
Erregearen portaera pertsonala ere kritikatzen da bertan, Erregeak Botswanara egindako bidaiari erreferentzia eginez.