Gizartea -
Droga trafikoa
4,5 kilo kokaina atzeman dituzte Loiuko aireportuan
Kolonbiatik zetorren bidaiari baten bi maleten barruan ezkutatuta zegoen kokaina eta Poliziak bidaiaria atxilotu du.
Erredakzioa
Zerga Agentziak 4,5 kilo kokaina atzeman zituen joan den asteartean Loiuko aireportuan. Droga, purutasun handikoa, Kolonbiatik zetorren bidaiari baten bi maletetan ezkutatuta zegoen.
Loiuko aireportuan bidaiari bati susmo txarra hartu ziotelako ezarri zuten kontrol bateanatzeman zuten kokaina.
Bidaiariak zeraman ekipajearen ikuskapen zorrotza egin zuten bertan eta barruan desodorante eta xaboi potoetan ezkutatuta 4,5 kilo kokaina aurkitu zituzten.
Atxilotua eta atzemandako droga agintaritza judizialaren esku jarri zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea