Gizartea -

Koronabirusa

Musukoa erabiltzeko gomendatu die Nafarroako Gobernuak pertsona zaurgarriei

Halaber, ikuskizun handietan eta jendetza pilatzen den tokietan maskara erabiltzeko aholkatu du Osasun departamentuak.

Adineko pertsonak musukoa jarrita. Artxiboko argazkia: EFE
Adineko pertsonak musukoa jarrita. Artxiboko argazkia: EFE
Adineko pertsonak musukoa jarrita. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuaren Osasun departamentuak musukoa arduraz erabiltzeko gomendatu die pertsona zaurgarriei, hala nola 60 urtetik gorakoei, immunodeprimituei, gaixotasun larriak dituztenei edo haurdunei.

Halaber, ikuskizun handietan, jendetza pilatzen den tokietan edo pertsona zaurgarriak egon daitezkeen ospakizun pribatuetan maskara erabiltzeko aholkatu dute.

Lan esparruan musukoa erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango, baina azken erabakia lantokietako prebentzio zerbitzuek izango dute.

Bestalde, maskara nahitaezkoa izango da osasun zentroetan, ospitaleetan eta erresidentziatan. Alabaina, zahar-etxeetako egoiliarrek ez dute erabili beharko, ezta erietxeetako pazienteek ere, nor bere gelan dagoenean. Langileek eta bisitariek derrigorrez jantzi beharko dute.

Horrez gain, hegazkinetan, trenetan eta garraiobide publikoetan beharrezkoa izango da musukoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Koronabirusa Maskarak