Gizartea -

Irungo Ogasuna

Lekuko batek dio Bravok ez ziola Ogasunarekin zuen zorra eskatu

Garai hartan bere laguna zen Jose Maria Bravo Ogasuneko zuzendari ohiari erositako enpresa batekin zuen zerikusia zorrak.

Lekuko batek dio Bravok ez ziola Ogasunarekin zuen zorra eskatu. Argazkia: EITB
Lekuko batek dio Bravok ez ziola Ogasunarekin zuen zorra eskatu.
Lekuko batek dio Bravok ez ziola Ogasunarekin zuen zorra eskatu. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Bravo abokatu eta aholkulariak Irungo Ogasuneko ustezko iruzurraren epaiketan deklaratu du gaur. Garai batean bere laguna zen Jose Maria Bravo Ogasun diputatu ohiari erositako enpresa baten harira Ogasunarekin zuen zorra ez ziotela eskatu aitortu du.

Lekukoak auziaren bederatzigarren saioan deklaratu du eta Irungo Ogasuneko zuzendari ohiaren eta Rosa Cobos emaztearen laguna izan zela aitortu du, nahiz eta 2007tik haiekin harremanik ez izan.

1999an Bisector enpresa erosi zien Jose Maria Bravoren senide batzuei, izan ere, berriro saltzeko aukera zuen eta Bravoren senideei enpresa ixteagatiko gastuak aurrezten zizkien.

Azkenean, 2010ean saldu omen zuen enpresa, baina Ogasunak kaudimenik gabeko enpresa izendatu zuen 2004an 21.000 euroko zorra zuelako Ogasunarekin.

Mariano Bravok esan du kaudimena zuela eta zorra ordaintzeko arazorik ez zuela izango. Lekukoaren arabera, logikoena lehenengo zorra kobratzen saiatzea da, kaudimenik ez zuela ebatzi aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea