Gizartea -
istripua
Lasarte-Oriako gazte bat istripuz hil da Mexikon
Lagunekin bidaian zegoen 30 urteko gizona. Mendi ibilbidea egiten ari zirela, irristatu eta ibaira erori zen, urak eraman zuelarik.
i.l.k. | eitb media
Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioko iturriek Euskadi Irratiari baieztatu diotenez, 30 urteko euskal herritar bat hil da Mexikon, istripuz. Hildakoa Lasarte-Oriakoa zen, sortzez, baina azken urteetan ez zen herrian bizi.
Noticias de Gipuzkoa hedabidearen arabera, lagunekin bidaian zegoen gaztea, ezbeharra gertatu zenean. Mendi ibilbidea egiten ari zirela, irristatu eta ibaira erori zen, urak eraman zuelarik.
Espainiako kontsulatua harremanetan jarri da biktimaren senide eta lagunekin, dagozkion izapideak egiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea