Gizartea -

Aste Santua

Euskal herritar bakoitzak 460 euro gastatuko ditu batez beste Aste Santuan

Gastua % 54 igoko da batez beste aurreko urtearekin alderatuz, pandemia aurreko kopurua ere gaindituz.

Donostiako Alde Zaharra. Argazkia: EFE
Donostiako Alde Zaharra. Argazkia: EFE
Donostiako Alde Zaharra. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal herritar bakoitzak batez beste 460 euro gastatuko ditu Aste Santuan, Cetelem Behatokiaren ikerketa baten arabera. Horrek esan nahi du % 54ko igoera izan dela (297 euro) aurreko urteko jai-aldi berarekin alderatuta, baina kontuan hartu behar dira garai hartan mugikortasun-murrizketak zeudela indarrean. Gastuaren igoera horrek pandemia aurreko azken datuak (% 13) ere gainditu ditu. 2019an, gastua 404 eurokoa izan zen.

Inkestatuen % 46k adierazi dute bidaiaren bat egingo dutela, baina galdetutako bitik batek (% 50) adierazi zuten hori pandemia aurretik. Beste batzuek (galdetutakoen % 43) adierazi dute atsedena hartzeko eta lagunekin egoteko aprobetxatuko dutela Aste Santua, eta hamarretik lauk (% 41) esan dute jatetxeetara ere joango direla.

Ikerketaren arabera, euskaldunen laurdenek (% 28) aurreko urtean baino gehiago gastatuko dute. Inkestatuen erdiek (% 51) adierazi dute gastu berdina egingo dutela; % 21ek, berriz, aurreko urtean baino gastu txikiagoa egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Albisteak Aste Santua oporrak