Gizartea -

Koronabirusa

Gurutzetako Ospitaleko psikiatria unitatean bertan behera geratu dira ospitaleratze berriak covid-19agatik

Agerraldi bat identifikatu dute Barakaldoko ospitalean. Lau gaixo kutsatu dira, eta ospitaleratze berrientzat itxita egongo da arloan, gutxienez ostiralera arte.

Gurutzetako Ospitalea. Argazkia: Aitor Agirrezabal
Gurutzetako Ospitalea.
Gurutzetako Ospitalea. Argazkia: Aitor Agirrezabal

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirus agerraldi bat izan da Gurutzetako Ospitaleko psikiatria unitatean, eta ez dute ospitaleratze berririk onartuko gutxienez apirilaren 15era arte, ostirala.

Osasun Sailak EITB Mediari baieztatu dionez, arloan ospitaleratuta dauden lau gaixo kutsatu dira.

Lehenengo positiboa apirilaren 9ko gauean, larunbata, identifikatu zuten, eta baheketa egin zuten unitatean. Beste bi baheketa izango dira bihar, asteazkena, eta ostiralean. Egun horretan irekiko dute berriro, agerraldia kontrolatutzat ematen bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Gurutzetako ospitalea Erizaintza Koronabirusa