Gizartea -
Protesta
Ertzainek 'isunen greba' hasi dute, murrizketen aurka
Ekimena soldaten jaitsieraren eta gizarte eskubideen murrizketen aurka dagoeneko hasi dituzten protesten jarraipena da.
Erredakzioa
Ertzaintzaren agenteek "errepideetan informazioa emateko kanpaina" hasi dute, hau da, "isunen greba" poliziei ezarritako murrizketen aurka protesta egiteko.
Sindikatuek azaldu dutenez, apirilaren 17an Erne, ELA, Esan, Sipe eta Euspel sindikatuek izan zuten bileran hartu zuten erabakia. .
Ekimenari "errepideetan informazioa emateko kanpaina" izena jarri diote, "dirua biltzeko grinaren gainetik, informazioa gailentzeko".
Egitez "ssunen greba" izango da, baina ofizialki ezin dute horrelakorik deitu. "Errepideen inguruko informazio gehiago dagoen heinean, isunak jartzeko behar gutxiago egotea" da helburua. Ekimena soldaten jaitsieraren eta gizarte eskubideen murrizketen aurka dagoeneko hasi dituzten protesten jarraipena da.