Gizartea -
MINBIZIA
Enpresa txinatar batek Quimatrix gipuzkoarraren minbiziaren kontrako botika bat probatuko du
Sendagaiak proba guztiak gainditzen baditu eta Medikamentuaren Txinako Agentziaren baimena jasotzen badu, baliteke bost eta zazpi urte bitartean behar izatea pazienteengana iristeko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
HiDiamond enpresa txinatarrak minbiziari aurre egiteko Quimatryx enpresa gipuzkoarraren botika bat probatuko du. Txinako enpresa arduratuko da sendagaiaren fase preklinikoa abian jartzeaz, produktua merkaturatu arte, animalietan eraginkorra dela frogatu ondoren.
Prozesua arrakastatsua bada, Quimatrixek 92 milioi dolar jasoko ditu HiDiamondi Txinako merkaturako emandako lizentzia horrengatik. Hala ere, Gipuzkoako enpresak beste herrialde batzuen eskaintzetarako irekita jarraituko du.
Quimatrixek botika epigenetiko bat garatu du, "tumore solidoen eraginkortasun handia" erakutsi duena animalietan.
Eneko Aldaba Quimatrixen talde zientifikoaren buru den doktoreak adierazi duenez, saiakuntzetan giza tumoreak ezarri zitzaizkien animaliei, eta botika horren bidez minbizia murriztea eta igortzea lortu zen. Gainera, medikuak jakinarazi du sendagai horrek kimioterapia klasikoak baino toxikotasun txikiagoa eragiten duela, zelula gaiztoetan bakarrik eragiten baitu.
Sendagaiak proba guztiak gainditzen baditu eta Medikamentuaren Txinako Agentziaren baimena jasotzen badu, baliteke bost eta zazpi urte bitartean behar izatea pazienteengana iristeko.