Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek emazte ohia hil du Cuencan

Halaber, 44 urteko gizonak emazte ohiaren bikotekidea larri zauritu du.

Guardia Zibilak zigilatutako ibilgailua Nohalesen (Cuenca). Argazkia: EFE
Guardia Zibilak zigilatutako ibilgailua Nohalesen (Cuenca). Argazkia: EFE
Guardia Zibilak zigilatutako ibilgailua Nohalesen (Cuenca). Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko gizon batek 47 urteko emazte ohia hil eta haren egungo bikotekidea larri zauritu ditu Cuencan. Ustezko hiltzailea atxilotu dute.

Astelehen goizaldean larrialdi zerbitzuek emakume baten telefono deia jaso dute, bere neba bikotekide ohia hiltzera Cuenca hiriburutik Nohales aldera abiatu dela ohartarazteko.

Guardia Zibila emakumearen etxebizitzara iritsi denerako hilda zegoen eta haren egungo bikotekidea, 39 urteko gizona, berriz, larri zaurituta. Hori dela eta, ospitale batera eraman dute.

Denbora gutxira, ustezko hiltzailea atxilotu dute Nohales udalerrian bertan, biktimaren etxebizitzaren inguruan, homizidio delitua leporatuta.

Ikerketako iturriek Efe albiste agentziari azaldu diotenez, atxiloketaren unean gizonak arma zuri bat zeraman alboan. Bestalde, berak bere buruari egindako zauriak sendatzeko ospitale batera eraman behar izan dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Espainia bideoak Gizartea bideoak Indarkeria matxistaren biktimak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Matxismoa gaur