Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Ostiralean Baionan labanaz zauritutako bi emakumeen ustezko erasotzailea atxilotu dute
64 eta 28 urteko bi emakume Bordeleko Pellegrin ospitalera eraman zituzten, zaurituta. Baionako etxebizitza batean izan zen erasoa, ostiral iluntzean, eta atzo arratsaldean atxilotu zuten ustezko erasotzailea.
EITB MEDIA
64 eta 28 urteko bi emakume arma zuriz zauritu zituzten, ostiral iluntzean, Baionako etxebizitza batean. Ikerketako iturriek jakitera eman zutenez, erasotzaileak bi emakumeak laban batekin zauritu zituen eta ihes egin zuen. Atzo arratsaldean, 30 urte inguruko gizonezko bat atxilotu zuten, erasoarekin zerikusia duelakoan.
Emakumeak Bordeleko Pellegrin ospitalera eraman zituzten, eta han jarraitzen dute ingresatuta. Oraingoz, ez dute haien osasun egoeraren berri jakinarazi.
Polizia judizialak ikerketa bat abiatu du gertakaria argitzeko asmoz.