Gizartea -

Madrilen

Espainiako erregea ospitaletik irten da, ebakuntza egin eta 12 ordura

Estatuburuak luxazioa egin du "mugimendu oker bat" egitean. Duela bi aste, aldaka hautsi zuen Botswanan elefanteak ehizatzen ari zela.

Berriz ere ebakuntza egin diote erregeari
Berriz ere ebakuntza egin diote erregeari
Berriz ere ebakuntza egin diote erregeari

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos I.a Espainiako erregeari beste ebakuntza bat egin diote bart aldakan, luxazioa egin baitu "mugimendu oker bat" egitean, Errege Etxeak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, USP San Jose klinika pribatuan egin diote ebakuntza, eta bertan gaua pasatu du. 11:00ak aldera, sendagiria jaso du eta ospitaletik irten da ebakuntza egin eta 12 ordura.

Erregeak Zarzuelan Abdullah bin Zayed al Nahyan Arabiar Emirerrietako Atzerri ministroarekin batzartu eta gero egin du luxazioa.

Hilaren 14an, agintariak aldaka hautsi zuen Botswanan elefanteak ehizatzen ari zela, eta 18an atera zen ospitaletik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea