Gizartea -

LAPURDI

40 urteko emakume bat larri zauritu da Bokalen piztutako sutean

Guztira 11 pertsona zauritu dira Maurice Perce karrikan izandako sutean eta horietako zazpi, tartean erredura larriak izan dituen emakumea, ospitalera eraman dituzte.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean sutea izan da Bokaleko (Lapurdi) etxebizitza batean eta 40 urteko emakume bat erredura larriekin eraman dute Bordeleko ospitalera.

Orotara, 11 pertsona artatu behar izan dituzte. Larrien dagoena Bordeleko ospitalera eraman dute, eta bost gizon eta haur bat, ostera, Baionako ospitalera eta Belarra klinikara.

Sutea gauerdian piztu da Maurice Perce karrikan.

Lau etxebizitza erabat kiskali dira eta 70 suhiltzaile aritu dira lanean sua itzali arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak gaur Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Suhiltzaileak Lapurdi