Gizartea -

Gipuzkoa

Etxebizitza-eraikin baten zati bat erori da Azpeitian

Ez da inor zauritu, baina inguruko eraikinetan bizi diren bost familia etxetik atera behar izan dituzte.

Udaltzainak behera etorritako eraikinari begira. Argazkia: EFE
Udaltzainak behera etorritako eraikinari begira.
Udaltzainak behera etorritako eraikinari begira. Argazkia: EFE

LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitza-eraikin baten zati bat erori da gauerdian Azpeitiko alde zaharrean. Elizkale kaleko 24. zenbakian gertatu da ezbeharra, 03:00ak aldera. Eraikina hutsik zegoen, baina inguruko etxebizitzetan bizi diren bost familia etxetik atera behar izan dituzte, badaezpada.

Gertatutakoaren berri jaso dutenean, suhiltzaileak eta Udaltzaingoa Elizkale kalera bertaratu dira, eta haiek jakinarazi dutenez, ez da inor zauritu. Halere, hamaika bat lagun etxetik irten behar izan dira. Dirudienez, Loiola hotelean emango die ostatu Udalak.

Elizkale kalea itxi egin dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Azpeitia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak