Ume lapurtuak -

Ikerketa batzordea

Haur lapurtuen auzia ikertuko du Nafarroako Parlamentuak

Osoko bilkurak aho batez erabaki du ikerketa batzorde bat osatzea. Nafarroan, 26 familiak euren haurrekin zer gertatu zen jakin nahi dute eta 5 adoptatu guraso biologikoen bila dabiltza.

Victor Rubio (Bildu) Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EFE
Victor Rubio (Bildu) Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EFE
Victor Rubio (Bildu) Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuko osoko bilkurak aho batez erabaki du haur jaioberrien lapurreta eta adopzio irregularrak ikertzeko batzordea eratzea, Bilduk eta PSNk eskatuta.

Maite Esporrin sozialistak batzordearen alde hitz egin du: “Erantzun bat aurkitu behar dugu guztion artean hainbeste sufritu izan duten pertsona horiei laguntzeko”. Bere iritziz, ikerketa batzorde hau sortzea oso “erabaki egokia” da, “ideologiez gaindi” dagoen auzi btri buruz aritzeko.

Victor Rubio Bilduko kideak haur desagertuen lehenengo kasuak Gerra Zibilean izan zirela gogorarazi du eta instituzio batzuek horretan parte hartze aktiboa izan zutela kritikatu du. Instituzio horiek “lehenengo lerroan” egon behar direla adierazi du, gertatutakoak argitu ditzaten.

UPNko Javier Caballeroren ustetan, auzia “korapilatsua” da eta “ganbera honetatik ezer egiterik badugu, gure laguntza eskaini nahi dugu, adierazi du. NaBaiko Xabier Lasa parlamentariak Frankismo garaian hasitako auzi hau konpondu beharra dagoela esan du, eta elkartasuna adierazi die kaltetuei.

Eloy Villanueva (PP) ere ikerketa batzordea eratzearen alde dago eta “askatasun eta inpartzialtasun osoarekin” lan egin dezan eskatu du.

“Frankismoaren oinordetza argi baten aurrean gaude, garai hartan ezkerreko gizon-emakumeen haurren bahiketak gertatu ziren”, salatu du I-Eko Txema Mauleonek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea