Gizartea -

Atxiloketak

14 atxilotu Nafarroan, greba eguneko istiluetan parte hartzea egotzita

Atxilotuei martxoaren 29ko lanuzte orokorrean desordena publikoak egin izana egozten diete, tartean batzuk adingabeak dira.

Operazioa Nafarroan egin dute. Argazkia: EFE.
14 pertsona atxilotu dituzte greba orokorraren egunean istiluak eragiteagatik

00:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak 14 lagun atxilotu ditu Nafarroan joan den martxoaren 29ko lanuzte orokorreko istiluetan parte hartu izana leporatuta.

Atxiloketak Iruñerrian egin dituzte, horien artean batzuk adingabeak dira.

Joan den martxoaren 29ko lanuzte orokorreko egunean beste hainbat lagun atxilotu zituzten, tartean hamaika adingabe, egun horretan izan ziren istiluetan parte hartzea leporatuta haiek ere.

Iruñeko Udalak 108.000 euroan zenbatu zituen istiluen ondorioz sortutako kalteak, eta Iruñerriko mankomunitateak, berriz, 30.000 euroko kalteak zenbatu zituen herri garraioek eta hondakinak biltzeko zerbitzuek jasandako erasoetan.

Atxilotuak, Katalunian

Bestalde, Esquadra Mossoek Poliziak identifikatutako sei pertsona atxilotu dituzte gaur, ustez M-29ko greban liskarrak sortzea egotzita. Horietako hiruk ustez kafetegi bat erre zuten Bartzelonan.

Poliziaren iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, lau pretsona Bartzelonan atxilotu dituzte, eta beste hiruak Tarragonan, ustez Rovira i Virgili Unibertsitateko kanpusean eta beste desordena publikoetan parte hartzeagatik.

Greba orokorreko istiluen ostean, Felip Puig Barne kontseilariak "hiri gerrilei" buruz ohartarazi zuen, eta Esquadra Mossoek, ordena publikoko Informazioko kamerek hartutako irudiei esker, atxiloketa gehiago egin ahal izango zituztela iragarri zuen. Greba egunean 79 lagun atxilotu zituzten (horietatik 3 espetxean jarraitzen dute), eta 100 pertsona zauritu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea