Gizartea -
Nafarroa
Foruzaingoak ikerketa abiatu du Tuterako etxebizitza batean gizon baten gorpua aurkitu ostean
66 urteko gizonezko bat da. Foruzainek dei bat jaso zuten Madrildik, "bi hilabetean anaiaren berririk ez" zuen pertsona batena.
agentziak | eitb media
Tuterako Udaltzaingoak 66 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu du gaur hiriko etxebizitza batean.
Foruzaingoak bere gain hartu du ikerketa, atzo, 22:00ak aldera, Madrildik dei bat jaso ostean, "bi hilabetean anaiaren berririk ez" zuen pertsona batena.
Pertsona horren etxebizitza zein zen "ikertu" ostean, agenteak bertaratu egin dira eta 66 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute sukaldean. Foruzaingoak hartu du heriotzaren nondik norakoak ikertzeko ardura.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea