Gizartea -
Sutea
Lau pertsona ebakuatu dituzte Hernaniko etxebizitza batean piztutako sutean
Familia bateko aita bat eta hiru seme-alaba Donostia Ospitalera eman dituzte. Sua termo elektriko batek eragin omen du.
Agentziak | EITB Media
Lau pertsona eraman dituzte Donostia Ospitalera Hernaniko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu baitute, suhiltzaileen iturrien arabera.
Sutea 00:50ean hasi da, Larramendi kaleko bost solairuko eraikin batean.
Donostiako suhiltzaileak, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eta 07:30erako bukatu dituzte lanak.
Sua etxebizitza bateko sukaldean zegoen termo elektriko batean piztu omen da. Suak kalte handiak eragin ditu sukaldean, eta kea etxeko gela guztietatik zabaldu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea