Gizartea -

Epaiketaren lehen saioa

Bilbo Zaharreko hilketaren atzean antolatutako planik ez zegoela esan du auzipetuen abokatuak

Segurtasun neurri zorrotzekin hasi dute epaiketa. Ertzaintza epaitegi kanpoan zein barruan izan da, ingurua zaintzen.

Epaiketaren lehen saioa. Argazkia: EFE
Epaiketaren lehen saioa. Argazkia: EFE
Epaiketaren lehen saioa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2019an Bilbo Zaharrean gizon bat hiltzeagatik auzipetutako bost pertsonen aurkako epaiketa hasi dute astelehen honetan Bizkaiko Lurralde Auzitegian, ateak itxita eta auzi horretan nahastutako familien arteko mehatxuak tarteko. 

J.D.J. auzipetuaren abokatuak hartu du hitza gaurko honetan, eta onartu egin du bere bezeroak Bilboko San Frantzisko auzoan gizon bat tiroz hil izana, nahiz eta ukatu egin duen hilketa horren atzean antolatutako plan bat zegoenik. Haren hitzetan, familia babesteko hil zuten gizona.

Segurtasun neurri zorrotzekin abiatu dute epaiketa. Espetxealdi iraunkor berrikuskarria ezarri nahi diote hiltzaileari. Haren aita eta familiako beste hiru kide ere epaituko dituzte.

Lehen saio honetan, alde batek zein besteak txostenak aurkeztu dituzte. Bien bitartean, akusazioek berretsi dute, epaiketan zehar, frogatutzat emango dutela biktima eta haren anaia azpikerian ibili zirela biktima eta anaia hiltzeko, "ijitoen lege bat" bete ez izanagatik. Hiltzaileren abokatuak, baina, ziurtatu du "gertaerak zorigaiztoko bukaera" izan zuela, eta bere bezeroak etengabe mehatxuak jasotzen ari direla.

Bihar, bigarren saioan, bost auzipetuek deklaratuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak