Gizartea -

Tragedia Ternuan

Gaur helduko dira Galiziara Ternuan hildako arrantzaleen gorpuak

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Galizian izango da, eta desagerturik dauden 12 marinelen bilaketa lanak berriz abiatzeko eskatuko diote "Villa de Pitanxo" arrantza-ontziko marinelen senideek.

"Villa de Pitanxo" ontziko marinelak etxeratuko dituen hegazkina. Argazkia: EFE
"Villa de Pitanxo" ontziko marinelak etxeratuko dituen hegazkina.
"Villa de Pitanxo" ontziko marinelak etxeratuko dituen hegazkina. Argazkia: EFE

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Villa de Pitanxo ontziko marinelak astelehen honetan helduko dira Galiziara. Hiru bizirik atera ziren, baina beste bost hilotz iritsiko dira. Arrantza-ontzia hondoratzean hil ziren beste lau marinel zuzenean Perura eramango dituzte, jatorriz bertakoak ziren eta. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Galiziara joango da, Ternuatik iritsiko direnei harrera egitera.

Gaur iritsiko da hegazkina Santiagora, eta Villa de Pitanxo arrantza-ontziko marinelen senideekin ere batzartuko da bertan Espainiako presidentea. Bilera honetan, oraindik 12 marinel desagertuta daudela gogoratu nahi diote senideek.

Kanadak bilaketa-lanak bertan behera uzteko erabaki zuen orain bost egun eguraldi txarragatik eta inor bizirik aurkitzeko itxaropena galdu zutelako, baina senideek diote ezinbestekoa dela gorpuak aurkitzea, eta Sanchezek bakarrik utzi dituela. 

Bien bitartean, atzo, Villa de Pitanxo porturatzen zen Marin herriko zumardia gainezka bete zuten herritarrek, senideek eskatu moduan, falta diren marinelen gorpuak topatzeko deia eginez.

Kanadatik esan diete hondoratzean desagertutakoak bilatzeko asmoa dutela berriro, baldintzek ahalbidetzen dutenean, baina Kanadatik hegazkina iritsi eta bost gorpuei lur eman eta gero, beraien egoera ahaztuko den beldur dira desagertuen senideak.

Larunbat goizean iritsi ziren Ternuako Saint John's portura bizirik atera diren hiru arrantzaleak eta zazpi gorpuak. Villa de Pitanxo Ternuako Banku Handiaren uretan hondoratu zen asteartean, Saint John's hiritik 460 kilometro ekialdera, 24 langile zeramatzala. Horietatik 12 desagertuta daude. 24 arrantzaleetako 16 espainiarrak dira, bost perutarrak eta hiru ghanatarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Itsas istripuak gaur Galizia albisteak Kanada