Gizartea -

TRAGEDIA TERNUAN

Bizirik irten diren 'Villa de Pitanxo' ontziko arrantzaleak eta hildakoen gorpuak bihar iritsiko dira Ternuara

Kanadak bertan behera utzi zituen asteazkenean 12 desagertuak bilatzeko lanak. Hala ere, gutxienez gaurko egunez miaketa lanekin jarraitzeko eskatu dio Galiziako Xuntak Kanadari.

Galiziako "Villa de Pitanxo" arrantza-ontzia. Artxiboko irudia: EFE
Galiziako "Villa de Pitanxo" arrantza-ontzia
Galiziako "Villa de Pitanxo" arrantza-ontzia. Artxiboko irudia: EFE

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte goizean Ternuako Banku Handian (Kanada) hondoratu zen Villa de Pitanxo Galiziako arrantza-ontzitik bizirik atera diren hiru lagunak eta hildako bederatzi arrantzaleen gorpuak, Ternuako Saint John's porturantz abiatu dira Espainiako eta Portugalgo ontzi banatan. Ostiralean, 06:00etan (Kanadako ordua) iristea aurreikusi dute.

Ipar Amerikako penintsulara bidean doazen bi ontziak arrantzan ari ziren ezbeharra gertatu zen unean, eta tragediaren lekura bertaratu ziren miaketa-lanetan laguntzera.

Kanadako agintariek asteazken honetan bertan behera utzi zituzten Villa de Pitanxo arrantza-ontziko 12 desagertuak bilatzeko lanak, apenas baitzegoen esperantzarik desagertuak bizirik aurkitzeko.

Galiziako Xuntak, baina, "gutxienez gaurko egunean" desagertutako lagunen bila jarraitzeko eskatu dio Kanadari, "familiek 24 ordu gehiagoz miaketa lanak mantentzeko itxaropena baitzuten". Familientzat kolpe latza dela gaineratu du.

Odei Esnaola: ''Familiei ez die inork esan ofizialki bilaketa lanak bertan behera geratu direnik''
Odei Esnaola: ''Familiei ez die inork esan ofizialki bilaketa lanak bertan behera geratu direnik''
Odei Esnaola: ''Familiei ez die inork esan ofizialki bilaketa lanak bertan behera geratu direnik''

1:52

Guztira, Villa de Pitanxo arrantza-ontziaren tripulazioa 24 langilek osatzen zuten. Marinen zuen portua, eta Manuel Nores armadore galiziarraren arrantza-ontzietako bat zen.

Ontzia hondoratu ondoren, 12 arrantzale desagertu ziren, 9 gorpu berreskuratu eta 3 arrantzale erreskatatu zituzten: Juan Padin ontziko patroia, Eduardo Rial Padin (patroiaren loba) eta Samuel Kwesi Koufie (Marinen bizi da, baina emaztea eta bost seme-alabak Ghanan ditu).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Galizia Kanada Arrantza Galiziako Xunta